Dokumentuaren akzioak
Ainhoa Latatu: "150 euskal ikertzaile baino gehiago elkartu dira Durangon, hori arrakasta da jada"
IkerGazte kongresuko koordinatzailea izan da Ainhoa Latatu eta lortutako emaitzekin oso harro dagoela adierazi zuen elkarrizketan. IkerGazte kongresua antolatzeko ideia UEU kide batek ekarri omen zuen 2010ean, beraz, mintegitxo bat antolatu eta mota horretako jardunaldi bati ze helburu jarri erabakitzen hasi ziren. Krisia zela eta proiektua alde batera utzi behar izan zen arren, 2014an Iñaki Alegriak UEUko zuzendaritza hartu zuenean, proiektua asko gustatu zitzaion eta erronka moduan planteatu zuen.
Helburuei dagokionez, IkerGazteren helburuak hiru izan ziren: ikertzaile hasi berriak biltzea eta elkar ezagutzea, ikertzaileen lana ikustarazte eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea. Hizkuntza franko bat erabiltzeko ohituraz mintzatu zen Latatu, euskara albo batera uzteko ohitura dagoela ikertzerako orduan.
Kongresuaren prestaketaz galdetzean, antolaketan urte bete eman dutela aipatu zuen, lehenengo oinarriak ezarri eta dena lotzeko. Formatu aldetik, ohiko kongresu baten berbera izan du. 133 komunikazio jaso ziren, 50-60 espero arren, espero zutenaren bikoitza jaso zutenean harrituta geratu ziren. Horren diziplina anitzetako kongresua izanik, artikuluak eskatu zizkieten parte hartu nahi zutenei, hori izan zen horrenbeste parte hartzaile espero ez izanaren arrazoia, eskatzen ziren artikuluek lan handia exijitzea.
Alde ludikoak izandako garrantzia azpimarratzen du Ainhoa Latatuk, hori izan zen batez ere kongresuaren funtsa. Harremanari aisialdi mailan heltzeari garrantzia handia eman zitzaion, afariak, irteerak eta film saioak antolatu ziren besteak beste, eta izugarrizko giroa egon zen, jendea pozik geratu zen alde horretatik.
Hemen uzten dizuegu irratsaio osoa: Aditu duzu? Ainhoa Latatu: “150 euskal ikertzaile baino gehiago elkartu dira Durangon, hori arrakasta da jada “ .