Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ahozko kultur adierazpenak ikertzeko deialdia deitu dute Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak

Dokumentuaren akzioak

Ahozko kultur adierazpenak ikertzeko deialdia deitu dute Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak

2019/03/29 - Unibertsitatea.net
Bertsolaritza, antzerkigintza, kantagintza... Bi proiektu sari eta ikerketa kontratu bat eskainiko dituzte Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak.
Ahozko kultur adierazpenak ikertzeko deialdia deitu dute Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Bertsolaritza, antzerkigintza, kantagintza, kontalaritza edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpenak ikertzeko deialdia deitu duteĀ Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak.

Bi proiektu sari eta ikerketa kontratu bat dira eskaintzen dituztenak. Proiektu sariak ikertzaile gaztea edo hasiberria doktorego tesira eramango duen ibilbidean laguntzea du helburu. Ikerketa kontratuarekin berriz doktorego tesia egiteko doktorego aurreko kontratu bat finantzatuko da (UPV/EHUn). Doktorego aurreko urtebeteko kontratua lortuko du hautatuak eta hiru urtez luzatzeko aukera egongo da.

Deialdietara aurkezteko epea maiatzaren 3an bukatuko da eta eskabideak egiteko prozedura eta xehetasunak UPV/EHUko HEMEN aurkitu ditzakezu.

Iturria: UPV/EHU.