Dokumentuaren akzioak
Ahozko kultur adierazpenak ikertzeko deialdia
2020/05/19 - Unibertsitatea.net
Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak deitu dute. Bertsolaritza, antzerkigintza, kantagintza... Bi proiektu sari eta ikerketa kontratu bat eskainiko dituzte.
Bertsolaritza, antzerkigintza, kantagintza, kontalaritza edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpenak ikertzeko deialdia deitu dute Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak.
Urtebeteko epean gauzatzeko 2.000 euroko bi proiektu sari eta doktorego aurreko ikerketa kontratua dira eskaintzen direnak.
Deialdietara aurkezteko ikerketa proposamenak ekainaren 26rako bidali behar dira eta ebazpena berriz, uztailaren 20rako jakinaraziko da.
Iturria: MIntzola.