Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Afrikako amen eta haurren heriotza-tasa ikertu dute UPNA/NUPen

Dokumentuaren akzioak

Afrikako amen eta haurren heriotza-tasa ikertu dute UPNA/NUPen

2020/05/11 - Unibertsitatea.net
Luc Ounambele-k aztertu du defendatu berri duen doktorego-tesian.
Afrikako amen eta haurren heriotza-tasa ikertu dute UPNA/NUPen

(Irudia: Pixabay LIzentzia. Iturria: Pixabay)

Afrikan haurdun dauden eta erditu berri diren emakumeen heriotza-tasa ikertu du Luc Ounambele-k UPNA/NUPen. Baita urte batetik beherako haurrena.

Doktorego-tesian, 1990etik 2016era bitarteko datuak jaso ditu eta amen eta haurren heriotza-tasa % 2,8 jaitsi dela ikusi du. Amen heriotza-tasan murrizteko urteko ehuneko hoberena Ekialdeko Afrikan eman dela ikusi du (% 3,4). Honi jarraitzen diote, Mendebaldeko Afrikak (% 3), Ipar Afrikak (% 2,1), Erdialdeko Afrikak (% 1,6) eta,k Afrika Australak (% 0,2). Urte bete baino gutxiagoko umeen heriotza-tasa murrizteko urteko ehunekorik onena ere Ekialdeko Afrikan erregistratu da (% 3,5). Honi jarraitzen diote Ipar Afrikak (% 2,9), Erdialdeko Afrikak (% 2,3), Mendebaldeko Afrikak (% 2,2) eta Afrika Australak (% 1,2).

Luc Ounambelen esanetan: "aztertutako aldian amen eta haurren heriotza-tasak behera egin duen arren, emaitzek erakusten dute errealitate triste hori oso hedatuta dagoela, eta, gainera, eta, batez ere, ezinbestekoa dela mundu osoak, Afrikako estatuek eta osasuneko profesionalek kontzientzia hartzea eta mobilizatzea haren eragina murrizteko, eta hori da Afrikako osasun publikoaren arloko erronka garrantzitsuenetako bat". 

Iturria: UPNA/NUP.