Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aezkoa ibarrean alka belarra hedatzeak izan dituen ondorioak ikertu ditu María Duránek

Dokumentuaren akzioak

Aezkoa ibarrean alka belarra hedatzeak izan dituen ondorioak ikertu ditu María Duránek

2022/06/08 - Unibertsitatea.net

María Durán Lázarok doktoretza-tesia defendatu du UPNA/NUPen. Iratiko Oihaneko larre naturalak ikertu ditu, hain zuzen, hango larreen flora-dibertsitatearen galera. Duránen esanetan: "Aezkoa ibarrean flora-dibertsitate handia galdu da alka belarra, hots, bazka-kalitate eskaseko gramineo autoktono bat, hedatu delako".

Alka zabaltzeak eragiten duen larreen kalitate murrizketak ekonomikoki duen eragina ikertu du tesian. Kalkuluen arabera, uda bakoitzean 50.007 elikagai-errazio galtzen dira alkaren hedapenaren ondorioz, eta horren kostu ekonomikoa 21.146€koa da, 107€ euroko batez besteko galera hektareako.

Alkaren onddo endofitoen inguruan ere ikertu du tesian. Onddo espezie batzuk ugariagoak dira belar-estalki jakin batzuetako landareetan eta horrek su- eta abeltzaintza-erregimen tradizionalen desorekak eragindako flora-konposizioaren aldaketarekin zerikusia duela ikusi du.

Xehetasun guztiak: UPNA/NUP