Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian AEBko telebista digitalean Bilbon garatutako teknologia erabiltzen da

Dokumentuaren akzioak

AEBko telebista digitalean Bilbon garatutako teknologia erabiltzen da

2015/05/26 - Unibertsitatea.net
Bilboko UPV/EHUren Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan garatutako LDM multiplexazio-sistema erreferentea da muduan.

Telebista-kateak UHF bandan erabili ahal izateko teknika berri bat garatu dute UPV/EHUko Seinalearen Tratamenduaren eta Irrati-komunikazio Taldeak beste talde batzuekin batera. Espektro erradioelektrikoaren erabilera hobetzen du teknika honek, eta Ipar Ameriketako estandar digital berrirako hautatua izan da.

AEBetan Bereizmen Ultra Handiko zerbitzuak eskaini ditzakeen sistema ari dira prestatzen eta UPV/EHU aktiboki ari da horretan parte hartzen Bilboko Ingeniaritzako GETko Seinaleren Tratamendua eta Irrati Komunikazioak ikerketa-taldearen bidez. Sistema horrekin maiztasun bakarra erabil daiteke mota desberdinetako zenbait multimedia-zerbitzu bideratzeko, esate baterako mugikorretako TB, Bereizmen Ultra Handia, datuak eta abar.

Doktore-tesi batetik abiatuta egindako sistema bat da, Jon Montalban doktoregaiak egin ditu garapen-lanik gehienak bere nazioarteko tesian. Algoritmo horiek aukera ematen dute telebistako zenbait transmisiok maiztasun bakarra erabiltzeko aldi berean eta denboran era jarraitu batean, eta hargailuak aldi berean jasotzen dituen zerbitzu guztiak bereizteko behar adina adimen du.

Hemen duzue artikulu osoa irakurgai: UPV/EHUn garatutako teknologia AEBko telebista digitalean.