Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Konfinamendua, adinekoak, bakardadea eta beldurra

Dokumentuaren akzioak

Konfinamendua, adinekoak, bakardadea eta beldurra

2020/04/16 - Unibertsitatea.net
65 urtetik gorako 85 nafar elkarrizketatu dituzte dagoeneko. Ikerketan parte hartzen ari da UPNA/NUP.
Konfinamendua, adinekoak, bakardadea eta beldurra

(Irudia: Pixabay LIzentzia. Iturria: Pixabay)

UPNA/NUPeko ikertzaile talde bat Nafarroako adinekoen bakardadeari buruzko proiektu batean ari da lanean.

65 urtetik gorako nafarrak elkarrizketatzen ari dira telefonoz eta oraingoz 85 hartu-eman egin dituzte. 30 minuturako pentsatuta galdetegia den arren, bataz beste 90 minutuko iraupena duten deiak izaten ari dira. Ikertzaileen esanetan "solasaldi luze eta lagungarriak, adinekoei laguntzeko eta egoera honetan arrisku egoerak detektatzeko aukera ematen dutenak".

Orain arteko emaitzek erakutsi dute konfinamenduak larriagotu egiten duela aurretik ahulagoak ziren adinekoen bakardade sentimendua.  Zer gertatuko den ez jakite horrek gainera beldurra ere areagotu egin du.

Egin dituzten deien %20an hauskortasun handiko kasuak atzeman dituzte. Kasu batzuetan norbaitek lagun egitea eta segimendu emozional handia behar duten pertsonak. Beste batzuetan erosketak eta bestelako enkarguak egiteko laguntzarik ez dutenak.

Gainera, alarma egoera aurretik bakardadera ohituta egon diren nagusien testigantza ere jaso dute. Konfinamenduak beraien egunerokotasuna gehiegi aldatu ez dutenen kasua hain zuzen. Honek, isolatuta bizi diren adinekoen errealitatea hobeto ulertzeko ere balio duela diote ikertzaileek.

Iturria: UPNA/NUP.