Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Adina, gaixotasun zerebralak eta zelulen garbiketa sistemak

Dokumentuaren akzioak

Adina, gaixotasun zerebralak eta zelulen garbiketa sistemak

2019/04/30 - Unibertsitatea.net
New Yorkeko Albert Einstein College of Medicine zentroko Ana María Cuervo ikertzaileak emango du hitzaldia maiatzaren 2an.
Adina, gaixotasun zerebralak eta zelulen garbiketa sistemak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Zelulek, kaltetuta dauden egiturak identifikatzeko eta deuseztatzeko sistemak dituzte. Honek, zelulen eta ehunen funtzionamendu egokia bermatzen du. Hala ere, adinean aurrera egin ahala zelulen sistema hauen eraginkortasuna gutxitu egiten da.

Gai honetaz hitz egiteko hitzaldia antolatu dute ostegunean Bilbon. Hitzaldia New Yorkeko Albert Einstein College of Medicine zentroko Ana María Cuervo ikertzaileak emango du: "Limpieza celular: esencial para prevenir las enfermedades cerebrales relacionadas con la edad".

Hitzaldia esan bezala maiatzaren 2an izango da arratsaldeko 19.00etan Bizkaia Aretoan (Baroja entzunaretoa). Sarrera librea eta doakoa da baina Izena eman behar da forum@achucarro.org helbidera idatzita edo 94.601.81.35 telefono zenbakira deituta.

Iturria: Achucarro Basque Center For Neuroscience.