Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Adin txikikoak eta Internet ohiturak

Dokumentuaren akzioak

Adin txikikoak eta Internet ohiturak

2020/06/26 - Unibertsitatea.net
Rakel Gamito Gomez UPV/EHUko ikertzaileak egin du ikerketa.
Adin txikikoak eta Internet ohiturak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

9-12 urteko Lehen Hezkuntzako ikasleen Interneten erabilera ohiturak aztertu ditu Rakel Gamito Gomezek,  UPV/EHUko Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko ikertzaileak. 

Interneten abantailak ugariak diren arren "klik sinple berak bizitza hankaz gora jar dezake eta, horren aurrean, adin txikikoak erabiltzaile ahulenak dira" dio ikertzaileak. Emaitzen arabera Lehen Hezkuntzako ikasleen artean Interneten eta batez ere mugikorren erabilera orokorra da. Batez ere aisialdirako erabiltzen dute eta hor izaten dituzte egoera gatazkatsuak: ziberbulling-a, ezezagunekin kontaktua, eduki ezegokiak…

Ikertzailearen esanetan "adin txikikoak ez dira sareko arriskuez kontziente" eta helduak, irakasleak zein familiak, adin txikikoen errealitate digitalari buruz duten ezagutza partziala dela ondorioztatu du: “jakin badakite erabiltzen dutela baina ez dituzte ezagutzen bizi dituzten egoera gatazkatsuak”. Hori dela eta, Interneten erabilera arduratsuari buruzko kontzientzia piztea komunitate osora zabaldu behar dela uste du.

Jatorrizko albiste osoa hemen irakurri dezakezu: UPV/EHU.