Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Abian da ikus-entzunezko edukietan oinarritutako "2deo" sariketa

Dokumentuaren akzioak

Abian da ikus-entzunezko edukietan oinarritutako "2deo" sariketa

2020/03/20 - Unibertsitatea.net
Tabakalerak egin du deialdia eta apirilaren 15era arte luzatzen da eskaerak aurkezteko epea.
Abian da ikus-entzunezko edukietan oinarritutako "2deo" sariketa

(Irudia: Pixabay LIzentzia. Iturria: Pixabay)

Ikus-entzunezko edukietan oinarritutako proiektuen garapena eta prototipoak sustatzea da 2deo sariketaren helburua. Tabakalerak luzatu du deialdia eta apirilaren 15era arte dago eskaerak aurkezteko aukera.

Hautagaiek hainbat fase gainditu beharko dituzte eta 2020ko abenduan jakinaraziko dituzte hiru proiektu hautatuak. Bakoitzak 4.000 euroko diru saria eskuratuko du.

Hemen dituzu oinarriak eta hemen berriz xehetasun guztiak: 2deo.