Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Abian da ikus-entzunezko eduki berritzaileak euskaraz sortzen dituzten gazteentzako "2deo" deialdia

Dokumentuaren akzioak

Abian da ikus-entzunezko eduki berritzaileak euskaraz sortzen dituzten gazteentzako "2deo" deialdia

2022/03/01 - Unibertsitatea.net
Tabakalerak egin du deialdia. Proiektuak, 2022ko abenduaren 1a bitartean aurkezteko aukera egongo da.
Abian da ikus-entzunezko eduki berritzaileak euskaraz sortzen dituzten gazteentzako "2deo" deialdia

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Euskarazko eduki berritzaileak sortzen dituzten gazteen ikus-entzunezko proiektuak tutorizatzea eta babestea da 2deo programaren helburua.

Proiektuak landutako gaiak anitzak izan daitezke, adibidez: gai dibulgatiboak; podcastak; filosofiari, historiari, politikari edo umoreari buruzko kanalak; musika, lifestyle edo bidaiak hizpide dituzten sare sozialetako kontuak...

Tabakalerak luzatu du deialdia eta proiektuak, urtean zehar aurkeztu daitezke, 2022ko abenduaren 1era arte. Proiektua hautatua bada, proiektua aurkeztu eta hilabete natural bateko epean jakinaraziko da.

Hemen dituzu oinarriak eta hemen berriz xehetasun guztiak: 2deo.

Etiketak: deialdia