Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Abian da Huhezinema, euskal film laburren jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Abian da Huhezinema, euskal film laburren jaialdia

2022/10/26 - Unibertsitatea.net
Bertan parte hartzeko lanak azaroaren 29rako aurkeztu behar dira.

Huhezinema jaialdian lanak aurkezteko epea ireki da. Aurtengoa, 16. edizioa izango da eta urtarrilaren 25etik 27ra egingo da.

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko 4. mailako ikasleek antolatzen dute jaialdia eta hiru sail izango ditu edizioak:

  • Sail Ofiziala: Edozein generotako lanak (animazioa, fikzioa, dokumentala, zine esperimentala…) onartuko dira. Iragarki eta bideo korporatiboak ez dira lehiaketaren sail honetan onartuko.
  • Bideoklip Saila: 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztutako lanak izan behar dira.
  • Ikasle Saila: 2021/22 edota 2022/23 ikasturtean Euskal Herriko edo munduko edozein herritako zinemarekin edo ikus-entzunezko komunikazioarekin lotuta dauden erdi mailako, goi mailako eta unibertsitateetan matrikulatutako ikasleei zuzenduta.

 

Lanak aurkezteko epa azaroaren 29a izango da.

Info+: Huhezinema.