Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Abian da Gerriko Ikerlan Beka

Dokumentuaren akzioak

Abian da Gerriko Ikerlan Beka

2019/11/19 - Unibertsitatea.net
Goierrirekin lotura duten edozein esparrutako ikerketa lanak aurkeztu daitezke. Bekaren zenbatekoa 7.000 eurotakoa izango da.

Gerriko ikerlan beka abian da. Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkarteak, Maizpide Euskaltegi-Barnetegiak eta Lazkaoko Udalak antolatzen dute eta euskararen irakaskuntza, euskalduntzea eta alfabetatzea sustatzea dute helburu. Baita euskararen erabilera eta euskal kulturgintza bultzatzea. 

Goierrirekin lotura duten edozein zientzia esparrutako ikerlanak izan daitezke, beti ere euskaraz sortutakosk, originalak eta saritu edo argitaratu gabeak.

7.000 euroko beka da banatuko dutena eta 2020ko urtarrilaren 17ra arte aurkezteko daitezke. Ikusi hemen parte hartzeko oinarriak.