Dokumentuaren akzioak
Abian da Gaztezulo Bideo Lehiaketaren XII. edizioa
2021/03/29 - Unibertsitatea.net
Lanak apirilaren 5etik maiatzaren 21era (12.00) aurkeztu behar dira.
Gaztezulo Bideo Lehiaketaren XII. edizioa abian da.
Aurten filmatutako lan originalak dira aurkeztu daitezkeenak, argitaratu gabeak eta gutxienez minutu bat eta gehienez 3 minutuko iraupena dutenak.
Jon Plazaola aktoreak, Ane Irazabal kazetariak eta Izaskun Arandia zinema ekoizleak osatuko dute aurtengo epaimahaia eta bi sari banatuko dira, 1.200€ eskuratuko ditu bideorik onenak eta 300€ bigarren bideo onenak.
Lanak apirilaren 5etik maiatzaren 21era (12.00ak aurretik) aurkeztu behar dira online web@gaztezulo.eus helbidean. Xehetasun guztiak hemen dituzu: oinarriak.
Iturria: Gaztezulo.