Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Abeltzainen bizi kalitatea hobetzeko sistema bat garatzen ari dira UPNA/NUPn

Dokumentuaren akzioak

Abeltzainen bizi kalitatea hobetzeko sistema bat garatzen ari dira UPNA/NUPn

2009/05/29 - Unibertsitatea.net

UPNA/NUPko ikertzaile talde bat abeltegietako zerbitzuen telekontrol automatizaturako sistema bat garatzen ari dira.

Era honetan abeltzainak ordenagailuaren bitartez kontrolatuko ditu besteak beste: abereen elikagaia, tenperatura, makinen funtzionamendua edo pertsonaren bat ustiategian dagoen. Honez gain gertatu daitezkeen gorabeheren gaineko alertak jasotzeko aukera ere izango du (baita telefono mugikorrean).

Ekimenarekin abeltzainen bizi kalitatea hobetzea, kostuak murriztea eta ustiategietako segurtasun maila areagotzea lortu nahi da.