Dokumentuaren akzioak
60 ikertzailek parte hartu dute dagoeneko #txiotesia6 lehiaketan
  2022/11/22 - Unibertsitatea.net
    
                   9:00etatik 15:30etara bitartean jasotako zenbait datu 
                
            
            
        
                             
                             Gaur da #txiotesia6 lehiaketa eta hona hemen 15:30ak bitartean jaso dugunaren inguruko zenbait zertzelada:
- 
09.00etatik 15.30etara 60 ikertzailek hartu dute parte.
 
- Parte hartzaileak hainbat unibertsitatekoak dira, bertokoak zein kanpokoak: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, UPNA, UPPA...
 
- Iker Taldeak besteak beste, ELEBILAB, DREAM, NOR, AZTI, BioDonostia, Laslab, ZIBIO, CIC-Biogune, NanoBioCel, Gluten3S...
 
- 
Denetariko jakintza esparruak ezagutzen ari gara: biologia, komunikazioa, kimika, osasuna, ingeniaritza, hizkuntzalaritza, hezkuntza, zuzenbidea, literatura, ...
 
21:00ak arte egongo da parte hartzeko aukera. Animatu zaitez!
Lehiaketa jarraitzeko aukera duzu modu honetan:
- @Uninet_ataria kontutik.
 - #txiotesia6 traola jarraituta.
 - Unibertsitatea.net atariko #txiotesia ataleko 6. ediziko atalean: hemen.