Dokumentuaren akzioak
400 milioi tonako izeberga noraezean
2010/02/26 - Unibertsitatea.net
Antartikan 90 kilometro luze, 30 kilometro zabal eta 400 milioi tona dituen izeberga askatu da glaziar batetik. Gertaera beste izeberg batek glaziarraren kontra talka egitean eman da.
Zientzialariek gertaerak aldaketa klimatikoarekin harremanik ez duela esan dute. Honelakoak izotzean gertatzen diren prozesu naturalak omen dira.