Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 40. Udako Ikastaroen ekitaldia iritsi da, eta UEUk unibertsitateko ikasleei ere proposamenak bidaltzeko epea ireki die

Dokumentuaren akzioak

40. Udako Ikastaroen ekitaldia iritsi da, eta UEUk unibertsitateko ikasleei ere proposamenak bidaltzeko epea ireki die

2012/01/23 - Unibertsitatea.net
Unibertsitateko ikasleek proposamenak bidaltzeko aukera izango dute, hau da, beraien ikerketa gaia ikastaro bihurtzeko aukera izango dute. Deialdia, beraz, proiektuak egin berri edo egiten dihardutenei eta hirugarren zikloan daudenei zuzenduta dago, bereziki.

Ikastaro proposamenak aurkezteko epea otsailaren 20a artekoa izango da, eta lanak taldeka edota banaka aurkeztu ahalko dira. Ikasleen kasuan, kalitatea akademikoa ziurtatze aldera, irakasle edota proiektu arduradunaren laguntza izatea beharrezkoa izango da.

 

Hona aurtengo Udako Ikastaroen ezaugarriak:

  • Datak: 2012ko ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitartean.

  • Tokiak: Eibar, Baiona eta Iruñean.

  • Ikastaroen iraupena: 10/15 ordutakoak, 2/3 egunetan ematekoak.

  • Jarduna: goizez soilik edo goiz eta arratsaldekoa.

  • Izaera: teorikoa, teoriko+praktikoa edo praktikoa.

  • Aurrez aurre edo on line emateko aukera dago.

     

Proposamenak:

  • Epea: 2012ko otsailaren 20a arte.

  • Bidali beharrekoa: ikastaroaren gaia, behin-behineko izenburua eta tokia.

  • Nora: i.iciar@ueu.org helbidera.

  • Proposamen guztiak aztertuko dira eta erantzun egingo da.

  • Antolaketa osoa gidatua da.

 

Bestalde, gairen baten inguruko ikastaroa jaso nahi baduzu, edo gai interesgarriren bat proposatu nahi baduzu ongi etorria izango da zure proposamena. Baita 40. urteurrena ospatzeko ideia berritzailerik baduzu ere.