Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 2050. urtean 10 bat milioi pertsona hilko dira antibiotikoekiko erresistentziaren ondorioz

Dokumentuaren akzioak

2050. urtean 10 bat milioi pertsona hilko dira antibiotikoekiko erresistentziaren ondorioz

2019/11/07 - Unibertsitatea.net
Antibiotikoek gero eta eraginkortasun gutxiago dute bakterioen aurka eta gaia diziplinarteko ikuspegitik jorratzen hasi dira adituak. Tartean UPV/EHUko ikertzaileak.
2050. urtean 10 bat milioi pertsona hilko dira antibiotikoekiko erresistentziaren ondorioz

(Iturria: Pixabay Lizentzia. Irudia: Pixabay)

2050. urtean 10 bat milioi pertsona hilko dira antibiotikoekiko erresistentziaren ondorioz. Hori diote Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta nazioarteko beste erakunde batzuk.

Antibiotikoek gero eta eraginkortasun gutxiago dute bakterioen aurka. Antibiotikoen gehiegizko erabilera egiten da, bai pertsonetan eta bai animalietan eta horren atzean hainbat faktore daude: pazienteek tratamendua behar bezala ez egitea, ospitaleetan infekzioak modu desegokian kontrolatzea, higiene eta saneamendu egokirik eza...

Nazio Batuen Erakundeak antibiotikoekiko erresistentziari aurre egiteko Erakundearteko Koordinazio Talde bat eratu du, giza osasunean, animalia osasunean eta ekosistemetan oinarritutakoa: One Health.

UPV/EHU ere gaia ikertzen ari da eta JRL (Joint Research Laboratory on Environmental Antibiotic Resistance) sortu du Euskampus Fundazioarekin batera. Diziplinarteko organismoa da eta bertan daude UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Farmazia Fakultatea, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, BC3 (Basque Center for Climate Change) eta Neiker

Irakurri albistea osotasunean hemen: UPV/EHU.