Dokumentuaren akzioak
“Genero perspektiba garapenerako kooperazioan” ikastaro sorta NUPen
Otsailaren 27tik martxoaren 8ra bitartean 9 saio egingo dira emakumeak lankidetzaren esparruan duen zeregina aztertuz. Besteak beste, NUPeko Gizarte Laneko Saileko bi irakaslek hitzaldi bana emango dute: "Iparra eta Hegoa, emakumeen aurkako indarkeria" Rut Iturbidek eta "Genero ikuspegia diagnostiko sozialetan" Blanca Fernándezek. Bestalde, Guatemalako emakume indigenen esperientzia baten berri ere emango da.
Ikastaroen helburu nagusiak:
-
Genero perspektiba Kooperazio munduan barneratzearen alde egitea, proiektuen fase guztietan emakumeak protagonista izan daitezen.
-
Proiektuaren zikloan, genero perspektibaren faseen edukiak zentratzea: Ezagutza, programazioa, jarraipen eta bilakaera.
-
GKEetako eta Administrazio Publikoetako teknikoei generoa eta kooperazioari buruzko formakuntza zorrotza bermatzea, beraien eguneroko lanerako erremintak erraztuz.
-
Erakunde ezberdinek genero perspektiba beraien egunerokoan barneratzeko ekimenak proposatzea, emakume eta gizonen arteko berdintasunerantz lanean jarraitzeko bide bezala.
Nori zuzenduta:
-
Garapen, kooperazio, plangintza, etabarren arlotan jarduten duten teknikariei eta boluntarioei.
-
Nazioarteko kooperazioan zein genero perspektiban esperientzia, formakuntza edota interesa duten pertsonei.
-
Aurreko ikastarotan parte hartu duten pertsonak, Lankidetza eta Garapenean genero ikuspuntuarekin birziklatu edo sakondu nahi dutenak.
Izen-ematea:
-
Epea: otsailaren 24ra arte
-
Prezioa: 15€ irasle eta langabetuentzat, bainontzekoentzat 30€
-
Non eta nola: egoitzan: Zapateria kalea 31, Iruñea. Telefonoz: 948210822. E-postaz: mugarik@nodo50.org
Ikastaroari buruzko informazio gehiago hemen.