Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 2019ak emandakoen kartografia osatu nahi du Aldirik ale berrian

Dokumentuaren akzioak

2019ak emandakoen kartografia osatu nahi du Aldirik ale berrian

2019/09/25 - Unibertsitatea.net
41. alea osatzeko proposamenen laburpenak bidaltzeko azken eguna urriaren 4a da.

Aldiri-k aldizkariaren 41. alea osatzeko proposamenen laburpenak bidaltzeko deialdia egin du. Bertan 2019an zehar "gertatuak, pentsatuak, azalduak, idatziak, hausnartuak…" ekarri nahi ditu. Alegia, "topaketa, mintegi zein biltzarretan jasotakoak, egindako ikerketa edo proiektuak, argitaratutako tesiak edo artikuluak…".

Urteak emandakoen kartografia osatzea da helburu eta iazkoa gaurko bihurtzea. Izan ere, "iraganak orainaldira bidaiatzen duenean eraldatu egiten da derrigor, nork bere eran ekarriko baititu inoiz bizitakoak. Zer eta nola ekartzen dugun, horrek osatuko du gure oraina, iragana birpentsatu eta berrirakurtzeko aukera emango diguna".

Laburpenak (250-300 hitz) jasotzeko azken eguna urriaren 4a izango da.

Bidalketak egiteko edo zalantzak argitzeko idatzi helbide honetara: aldiri.aldizkaria@gmail.com

Iturria: Aldiri