Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 2015-2016: Lau graduondoko euskaraz

Dokumentuaren akzioak

2015-2016: Lau graduondoko euskaraz

2015/09/08 - Unibertsitatea.net
Ikasturte berri honetan, euskarazko graduondokoak eskainiko ditu UEUk beste behin ere, UPV/EHUren lau Berezko Titulu sustatu ditu eta. Irailaren 17ra arte egongo da zabalik horietan izena emateko epea.

Gaiei dagokionez, alor ezberdinak jorratuko dituzten graduondokoak izango dira, besteak beste, mendizaletasuna, agroekologia, hondakinen kudeaketa zein tratamendua edota itzulpengintza eta teknologia jorratuko baitira.

Mendizaletasuna: Mendi jardueren ikasketak graduondokoan, mendizaletasunaren oinarriak zeintzuk diren irakatsiko da eta mendiaren esparruren batean lan egin edota mendiko jardueretan sakondu nahi dutenei zuzenduta dago.

Agroekologia: trantsiziorako gure bideak lantzen graduondokoa, aldiz, alor horretan lanean ari den profesionalei zein nekazaritza alorreko ikasketak egin eta esparru horretan espezializatu nahi direnei zuzenduta dago.

Hondakinen kudeaketa eta tratamendua graduondokoari dagokionez, hondakinen alorrean interesatuta dauden profesional edo erakundeko langileei zuzenduta dago, baita elkarte eta mugimenduetan dabiltzan kideei ere. Hondakinen kudeaketaren arloetako batean sakondu nahi duten graduatu berriei zuzenduta ere badago.

Azken graduondokoa Itzulpengintza eta Teknologia da, Itzulpengintza eta Interpretazioko graduatu berriei, Itzulpengintzan aritzen diren profesionalei edota filologia ikasketak egin eta gaitasun berriak eskuratu nahi dituzten lizentziatuei zuzenduta dago.

Izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUren Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da: izena emateko prozedura.

Diru laguntzei dagokienez, Gipuzkoako Foru Aldundiak diru laguntzak emango dizkio gipuzkoarrei UEUren on line irakaskuntza babestuaz. Diru laguntza horiek matrikulatutako gipuzkoarren artean banatuko dira horretarako dagoen kreditua bukatu arte.