Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mondragon Unibertsitateko campus berria 2010erako egongo da prest

Dokumentuaren akzioak

Mondragon Unibertsitateko campus berria 2010erako egongo da prest

2008/11/11 - Unibertsitatea.net
Campusa Oñatin kokatuko da, Ibarrako kirol gunea dagoen lekuan bertan.

Oñatin eraikiko du Mondragon Unibertsitateak Enpresa Zientzien Fakultateko campus berria.

20.000 metro karratuko azalera izango du guztira eta besteak beste izango ditu 200 aparkaleku, 20 ikasgela, informatika gela, ikerketa eta hizkuntzen laborategia, liburutegia, bulegoak, kafetegia, jantokia...

Campuseko lanak hastear daude eta asmoa da 2010eko irailean amaituta egotea, hain zuzen Enpresa Zientzien Fakultatearen (ETEO) 50. urteurrenaren ospakizunekin bat egiteko.