Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 1840-1874 bitartean Amerikara emigratu zuten 4.000 nafar baino gehiagoren informazioa bildu dute

Dokumentuaren akzioak

1840-1874 bitartean Amerikara emigratu zuten 4.000 nafar baino gehiagoren informazioa bildu dute

2020/02/20 - Unibertsitatea.net
Raquel Idoate Arcínek ikertu du doktoretza-tesian, UPNA/NUPen.
1840-1874 bitartean Amerikara emigratu zuten 4.000 nafar baino gehiagoren informazioa bildu dute

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

1840-1874 urteen artean Amerikara emigratu zuten 4.000 nafar baino gehiagoren informazioa batu du Raquel Idoate Ancínek UPNA/NUPen egin duen doktorego-tesian.

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Notario Protokoloen Ataleko dokumentazioan oinarrituta dago ikerketa eta emigrante ia guztien izena eta, gutxienez, lehen abizena jakitea lortu du. Emigranteak baztandarrak ziren batik bat, 16 eta 25 urte bitarteko gizon ezkongabeak. Nagusiki nekazariak. Emigratzaileen % 21, berriz, emakumeak izan ziren, ezkongabeak gehienak eta batik bat nekazariak, jostunak edo sukaldariak.

Emigratzaileek Argentina, Uruguai eta Kubara izan zituzten helmuga eta Pasaiako, Baionako eta Bordeleko portuetatik abiatu ziren gehien bat.

Fort familiaren artxibo partikularra aztertzeko aukera ere izan du Idoatek. Izan ere, Fortarrak Frantziatik Elizondora iritsi ziren XIX. mendearen hasieran, eta haiek eraman zituzten Amerikara 4.000 emigratzaile horien ia % 40.

Iturria: UPNA/NUP.