Hemen zaude: Hasiera Otarrea Gizarte zientziak Ekonomia Gizarte Ekonomiaren printzipioak Euskal Kulturgintzako Erakundeetan
Erabiltzailearen akzioak

Gizarte Ekonomiaren printzipioak Euskal Kulturgintzako Erakundeetan

1.84615384615

Naroa Olalde - 2007/03/20 16:02

Proiektu hau LANKI institutuaren baitan sortu da. LANKI Ikertegia Mondragon Unibertsitatearen baitako institutua da. Bere egitekoa, unibertsitateari, kooperatiba-erakundeei eta beste eskatzaileei goi mailako ikerketa, gogoeta eta formazio zerbitzua eskaintzea da, lankidetzan oinarritutako gizarte eraldaketaren garabideetan. Eskuartean duzun Proiektu honen egitekoa Euskararen Gizarte Erakundeetan, euskara normalizatzeko lanean ari diren erakunde anitzetan, Gizarte Ekonomiaren printzipiorik dagoen edo ez aztertzea da. Gero eta gehiago entzuten den terminoa da Gizarte Ekonomiarena. Bere oinarrien artean partehartzea, solidaritatea, gizarte guztiarentzako aberastasunak sortzea, e.a. daude. Euskara eta euskal kulturan lanean ari diren errealitateetan ere behin baino gehiagotan entzun izan dira filosofia partehartzailearen inguruko ideiak, irabaziei kasu gehiegi egin gabe urteetan lan egin duten pertsonen izenak, ... Beraz, lan honen zeregina bi errealitate hauek uztartzea izango litzateke. Lehenengo zeregina Gizarte Ekonomia definitzea izango da. Bere ezaugarriak bereiztu, bere garrantzia ezagutu, eta historian pixka bat arakatzea. Gauza bera egingo da Euskararen Gizarte Erakundeekin ere, berauen ezaugarriak aipatu eta zein diren zehaztu. Jarraian Euskararen Gizarte Erakunde desberdinetan bildutako emaitzak ezagutarazten dira. Lanaren oinarri diren lau puntuetan banatuta; erakundearen irabazi asmoa, partehartzea, soldatak eta interkooperazioa. Azkenean euskal kulturgintzan Gizarte Ekonomiaz hitz egin daitekeen edo ez ondorioztatzera iristeko aukera eskainiz.

PDF document icon Gizarte ekonomia eta euskal kulturgintza-Naroa Olalde.pdf — PDF dokumentua, 437 KB (448332 bytes)

Etiketak

Dokumentuan moldaketak egin

bisitari