Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako bideo amateurren lehiaketa

Dokumentuaren akzioak

Zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako bideo amateurren lehiaketa

2010/05/14 - Unibertsitatea.net

Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Elhuyar Fundazioak lehiaketa antolatu dute: ON Zientzia bideo lehiaketa.

Zientziaren eta teknologiaren hedapenerako bideo amateurren lehiaketa da eta interesa duen edonori dago zuzenduta. Gaia librea da, gehienez 5 minutuko iraupena izan behar du eta urriaren 15a aurretik aurkeztu behar da.

Informazio guztia On Zientzia bideo lehiaketa webgunean aurkituko duzu.