Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Urdaibai Bird Center-ek "Hodeiekiko lilura" hitzaldia antolatuko du bihar meteorologiaren mundu mailako egunarekin bat eginez
Erabiltzailearen akzioak

Urdaibai Bird Center-ek "Hodeiekiko lilura" hitzaldia antolatuko du bihar meteorologiaren mundu mailako egunarekin bat eginez

2013/03/20 - Unibertsitatea.net
Hodeiak gizakiarentzat behatzeko errazenak diren fenomeno meteorologikoetako bat dira baina aldi berean ez zaie arreta gehiegirik jartzen hartzen duten itxurari, beste fenomeno meteorologikoekin duten erlazioari... Hitzaldia bihar izango da (martxoak 21) Urdaibai Bird Center-en egoitzan.

Bihar meteorologiaren mundu mailako eguna ospatuko da eta hauxe da horretarako hautatu duten leloa: "Eguraldia aztertu bizitza eta ondasunak babesteko. Mundu mailako jarraipen  meteorologikoaren 50. urteurrena ospatzen”.

Urdaibai Bird Center-ek egunarekin bat egingo du eta hodeiei buruzko emanaldia antolatu du bere egoitzan: "Hodeiekiko lilura".

Izan ere, hodeiak gizakiarentzat behatzeko errazenak diren fenomeno meteorologikoetako bat dira baina aldi berean ez zaie arreta gehiegirik jartzen hartzen duten itxurari, beste fenomeno meteorologikoekin duten erlazioari...

Hori dela eta gaian sakontzeko hitzaldia eskainiko du Jon Maguregik bihar (martxoak 21) arratsaldeko 19:00etan. Sarrera librea eta doakoa da.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari