Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUko ikertzaile batek loaren apnea dutenek behar duten tratamendua zein den aurreikusteko formulak proposatu ditu
Erabiltzailearen akzioak

UPV/EHUko ikertzaile batek loaren apnea dutenek behar duten tratamendua zein den aurreikusteko formulak proposatu ditu

2015/04/14 - Unibertsitatea.net
Sudurretik arnasa hobeto hartzea eta argaltzea lagungarriak izaten dira loaren apnearen tratamenduan, hala ere, apnearen mailaren araberakoa izan behar da tratamendua.

Jesús Antonio Hueto izan da loaren apnearen tratamendurako zenbait formula proposatu dituena, UPV/EHUko Dermatologia, Oftalmologia eta Otorrinolaringologia Saileko ikertzailea bera. Tratamenduen eragiten duten presioa aztertu du ikertzaileak, oso garrantzitsua baita tratamenduarekiko tolerantzia aztertzea asaldura horren sintomak hobetzeko

Loaldian izaten den arnas asaldurarik ohikoena dugu loaren apnea eta arnasaren etena jasaten du sindromedunak, goiko airebidea kolapsatzen da eta. Esnaldiak eragiteaz aparte, odoleko oxigeno-kantitatea gutxitzea dakar., gainera, jasaten duenak ezin izaten du indarberritu eta nekatuta igarotzen du egun osoa.

Sudurreko erresistentzia izaten da gehienetan loaren apnea eragiten duen faktore nagusia, Sudur-trenkadaren desbideratzeak, buxatzeek, errinitis kronikoak eta beste zenbait gaitzek eragiten dute erresistentzia hori. Hori izan da Jesús Antonio Huetok aztertu duena, bi paziente-multzo ikertuaz horretarako.

Hemen duzue artikulu osoa irakurgai:

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari