Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUk beste talde batzuekin batera iskemiari buruz eginiko ikerlana Theranostics zientzia aldizkariaren azalean argitaratu dute
Erabiltzailearen akzioak

UPV/EHUk beste talde batzuekin batera iskemiari buruz eginiko ikerlana Theranostics zientzia aldizkariaren azalean argitaratu dute

2016/11/16 - unibertsitatea.net
Euskal Herriko bi ikertaldek –UPV/EHUko eta Achucarro zentroko talde batek, eta CIC biomaGUNEk– garuneko iskemiaren hantura prozesuetan laguntzen duen itu terapeutiko berri bat identifikatu dute.
UPV/EHUk beste talde batzuekin batera iskemiari buruz eginiko ikerlana Theranostics zientzia aldizkariaren azalean argitaratu dute

Theranostics aldizkariaren azala

Heriotza eragiten duten kausetan munduan laugarrena da garuneko iskemia edo iktusa, eta desgaitasun gehien eragiten dituena herrialde industrializatuetan. Garuneko odol fluxua behin-behinean edo betiko murrizten denean gertatzen da iskemia. Eta istripu zerebro-baskular honen ondoriozko kalte konponezinetako batzuk glutamato mailaren alterazioak eragiten ditu, glutamatoa baita garuneko neurotransmisore kitzikatzaile ugariena. Gainera, iskemia gertatu ondoren hantura sor daiteke, eta horrek larriagotu egin dezake neuronen galera, eta pazientea osatzea eragotzi.

Euskal Herriko bi ikertaldek –UPV/EHUko eta Achucarro zentroko talde batek, eta CIC biomaGUNEk– orain bi urte frogatu zuten proteina jakin batek zerikusia duela iktus baten ondoren glutamato neurotransmisorearen mailak asaldatzearekin, eta asaldura horrek eragiten dituela istripu zerebro-baskular horren ondorio diren kalteetako batzuk.

Orain frogatu dute proteina horrek berak eragina duela iktusaren ondorengo hantura erreakzioan. Era horretan, iskemien edo iktusen ondorioak eteteko bide berri batzuk esploratzeko modua emango duen itu terapeutiko berri bat identifikatu ahal izan dute. Theranostics aldizkariaren azalean argitaratu dute aipatu ikerlana. Theranostics aldizkaria mundu osoko medikuntzaren eta farmakologiaren arloko zientzia aldizkarien 'txapeldunen ligan' dago.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari