Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Universidad de Navarrak gehiegizko pisua duten 300 boluntario nafar behar ditu

Dokumentuaren akzioak

Universidad de Navarrak gehiegizko pisua duten 300 boluntario nafar behar ditu

2013/09/19 - Unibertsitatea.net
Diabetesa prebenitzeko nazioarteko ikerketa bat aurrera eramatea da Universidad de Navarraren helburua.

Universidad de Navarra haurretan, nerabeetan eta helduetan diabetesa prebenitzeko nazioarteko ikerketa baten parte hartzen ari da.

Hori dela eta, ikerketa aurrera eramateko 300 boluntario behar ditu, zehazki, 25-45 eta 55-70 urte bitarteko nafarrak, gehiegizko pisua eta obesitatea dutenak eta etorkizunean diabetesa garatzeko arriskua dutenak.

Progaramak jarraipen pertsonalizatua egingo die parte hartzaileei eta interesatuek 948.42.57.44 / 616.24.46.55 telefono zenbakietara deitu edo voluntariosnut@unav.es helbidera idatzi behar dute.