Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitate aurreko ikastetxeetako ikasleei zuzendutako ekimena abian da: Jakin-mina
Erabiltzailearen akzioak

Unibertsitate aurreko ikastetxeetako ikasleei zuzendutako ekimena abian da: Jakin-mina

2014/11/28 - Unibertsitatea.net
Euskal Herriko 280 ikaslek parte hartuko dute eta UPV/EHU, UPNA/NUP, Universidad de Navarra eta hainbat ikertaldetako ikertzaile, irakasle eta katedradunen hitzaldiak entzuteko aukera izango dute.

Jakiundek, DBHko 4. mailako ikasleei zuzendutako Jakin-mina hitzaldi sortaren 4. edizioa hasi du azaroan.

Hitzaldiak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean emango dira eta guztira 280 ikaslek parte hartuko dute azaroa eta martxoa bitartean.

EAEko eta Nafarroako ikastetxeei zuzendutako ekimena da eta parte hartzen dutenek aukera izango dute UPV/EHU, UPNA/NUP, Universidad de Navarra eta hainbat ikertaldetako ikertzaile, irakasle eta katedradunen hitzaldiak entzuteko. Hitzaldiak gai anitzen gainekoak izango dira, besteak beste, Biokimika, Arkeologia, Biologia, kirola, sare sozialak, Kimika, Filologia, Farmakologia, Linguistika, Arte ederrak, Ingeniaritza, kazetaritza eta Fisika.

Ekimena, UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedraren eta Nafarroako Gobernuko Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren (EIBZ) laguntzarekin antolatu da.


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari