Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ekonomiari buruzko blog berria: "Ekonomiaz jantzi. UEUko ekonomia sailaren talaia"

Dokumentuaren akzioak

Ekonomiari buruzko blog berria: "Ekonomiaz jantzi. UEUko ekonomia sailaren talaia"

2013/03/12 - Unibertsitatea.net
UEUko Ekonomia Sailak bloga sortu du. Bertan sailean egiten diren lanen berri emateaz gain UEUtik aparteko erakundeek eta norbanakoek ekonomiaz eta euskaraz sortutako edukiak zabalduko dira.

UEUko Ekonomia Sailak bloga estreinatu du Unibertsitatea.net atariko Blog Komunitatean: EKONOMIAZ JANTZI. UEUko ekonomia sailaren talaia.

Bertan sailean egiten diren lanen berri emateaz gain UEUtik aparteko erakundeek eta norbanakoek ekonomiaz eta euskaraz sortutako edukiak zabalduko dira.

Ekonomia interesatzen zaion ororentzako topagunea izan nahi du blogak eta jendea parte hartzera animatu nahi dute: "Ekonomiaz jantzi nahi zaitugu. Parte hartu eta ekonomiaz jantzi gaitzazu zuk ere".

Blogaren asmoen berri "UEUko ekonomia saila lanerako jantzita!"  artikuluan eman dute.