Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Txokolate birtual pusketa bat jan nahi? Parte hartu #KulturaZientifikoa 1. Jaialdian
Erabiltzailearen akzioak

Txokolate birtual pusketa bat jan nahi? Parte hartu #KulturaZientifikoa 1. Jaialdian

2014/01/07 - Unibertsitatea.net
Gaur hasi da Kultura Zientifikoa 1. Jaialdia. Ekimenean jakintza arlo desberdinetako post, mezu edo artikuluak idatzi, editatu, sareratu eta bilduko dira eta lehena Achucarro Basque Center for Neuroscience-k idatzi du: "Ispilu neuronak eta enpatia".
Txokolate birtual pusketa bat jan nahi? Parte hartu #KulturaZientifikoa 1. Jaialdian

Irudia: zientziakaiera.com

Oporrak bukatu eta gaur lanera bueltatzean, hara! txupinazo eguna dela!

Izan ere "sareko zeru birtualean egin du eztanda" #KulturaZientifikoa 1. Jaialdiari hasiera eman dion suziriak.

Kultura Zientifikotzat hartzen diren esparru desberdinetako ekarpenak jaso nahi ditu ekimenak eta 100 lagun/erakunde/taldek babestu dute.

Nahi duenak parte hartu dezake eta gainera parte hartzaileei dastatzeko zerbait eskainiko zaie... txokolate birtuala.

Txokolatezko taula periodikoa osatu dute antolatzaileek eta bertako ontzak esleituko zaizkie ekarpena egiten dutenei.

Txokolatezko taula periodikoko Hidrogenoari dagokion "H" hizkia dagoeneko jan du Achucarro Basque Center for Neuroscience-k, Neurozientzian blogean idatzi duen "Ispilu neuronak eta enpatia" artikuluarengatik.

Unibertsitatea.net-ek ere badu taulako ontzaren bat jateko asmoa... eta zu? txokolate birtuala jatera animatzen zara?

Irakurri informazio guztia: "Txupinazoa: #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia, abian da"

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari