Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPeko ikertzaileek sortutako traktoreak iraulketatik babesteko segurtasun arku baten prototipoa Biosystems aldizkariko artikulu onenaren sarirako izendatu dute
Erabiltzailearen akzioak

UPNA/NUPeko ikertzaileek sortutako traktoreak iraulketatik babesteko segurtasun arku baten prototipoa Biosystems aldizkariko artikulu onenaren sarirako izendatu dute

2014/06/30 - Unibertsitatea.net
Prototipoa traktoreen aurrealdeko arku bat da, airbag puzgailuen bidez azkar eta automatikoki hedatzen dena. Honekin, babesteko egitura bat ez duten traktoreen iraulketaren ondorioz nekazaritzan gertatzen diren heriotzak murriztea lortu nahi da.
UPNA/NUPeko ikertzaileek sortutako traktoreak iraulketatik babesteko segurtasun arku baten prototipoa Biosystems aldizkariko artikulu onenaren sarirako izendatu dute

Irudia: UPNA/NUP

UPNA/NUPeko Diseinu Mekanikoko ikerketa taldeak traktore estuak iraultzerakoan babesteko segurtasun arku autohedagarri baten prototipoa sortzen ari dira. Lanaren lehen zatia European Society of Agricultural Engineers-en (EurAgEng) Biosystems aldizkarian argitaratu zuten 2013ko irailean. Orain artikulu hori, aldizkariaren artikulu onenaren sarirako izendatu dute.

EurAgEng-en Biosystems aldizkarian 300dik gora artikulu idatzi ziren 2012 eta 2013 urteen artean eta hauetatik hamar izan dira uztailaren 6tik 10era Zürichen ospatuko den biltzarreko sariketarako hautatuak. Tartean, UPNA/NUPeko ikertzaileen artikulua. 

Babesteko egitura bat ez duten traktorearen iraulketaren ondorioz nekazaritzan gertatzen diren heriotzen kausa nagusiari aurre egiteko sortu dute prototipoa Ignacio Arana, Tomás Ballesteros, Amaya Pérez de Ezcurdia eta José Ramón Alfaro ikertzaileek. Prototipoa traktoreen aurrealdeko arku bat da, azkar eta automatikoki hedatzen dena airbag puzgailuen bidez. Lurraren gainean traktora 60 graduko inklinaziora iristen denean, jarrita daukan inklinometroak airbag puzgailuak aktibatzen ditu. Honela, arkua hedatu egiten da eta segurtasun posiziora iristen da 112 milisegundotan.

(Iturria: UPNA/NUP)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari