Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Scratch Eguna 2016 Bilbon eta Gasteizen
Erabiltzailearen akzioak

Scratch Eguna 2016 Bilbon eta Gasteizen

2016/05/12 - Unibertsitatea.net
Datorren maiatzaren 14rako antolatu dute Scratch Eguna, besteak beste, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatearen koordinaziopean.

Scratch Eguna 2016 Bilbon eta Gasteizen egingo da. Jardunaldi horietan, 5. eta 6. mailako ikasleek hartuko dute parte, hain zuzen, euren proiektu zein esperientziak partekatzeko. Era berean, Scratch aplikazioaren inguruan interesa duen orok ere informazio zuzena jasotzeko aukera izango du

Izan ere, Scratch aplikazio informatiko bat da. Bereziki umeei zuzendutako aplikazio honen ezaugarri nagusia bere interfaz erraza da, modu horretan, ordenagailuen programazioaren inguruko kontzeptuak ikertzeko eta esperiementatzeko.

Zer da Scratch Day?

Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Gruop” taldeak sortutako eta garatutako ideia da. Hortaz, mundu osoan, aldi berean ospatzen den eguna da; eta, horrela, askotariko jardunaldietan batzen ditu Scratch aplikazioa ikasteko eta ikasten elkarbanatzeko interesa dutenak. Hala ere, Scratch Day antolatzeko ardura hartzen duen taldeak erabakitzen du, lekuan leku, jardunaldiaren edukia, nori zuzendu eta zer nolako jarduera mota izango den: hitzaldiak, erakustaldia… Hona hemen iazko Scracth Egunaren bideo bat:

Scratch eguna 2015 - Bilbao from Asier Zorrilla on Vimeo.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari