Dokumentuaren akzioak
Ondare historikoa eta graffitiak
2009/04/06 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko doktorego tesi batek ondare historikoko materialak babesteko graffitien kontrako produktu bat garatu du.
Kimikan lizentziatutako Oihana GarcĂa Mercero da "Design and study of the behaviour of a new anti-graffiti concept for its application in cultural heritage" tesiaren egilea. Bi zati bereizten dira lanean:
- Batetik, higatutako substratu porotsuen behar espezifikoak ikertu dira eta horren arabera graffitien kontrako produktu berriaren propietate idealak definitu dira.
- Bestetik, graffitien kontrako produktu berriaren portaera ikertu da eta entseguak egin dira laborategian nahiz kondizio errealetan.