Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian NUPeko ikerlari batek Nafarroako Pirinioetako basoaren inguruan ikertzeko beka bat jaso du
Erabiltzailearen akzioak

NUPeko ikerlari batek Nafarroako Pirinioetako basoaren inguruan ikertzeko beka bat jaso du

2015/04/22 - Unibertsitatea.net
Yueh-Hsin Lok, NUPeko ikertzaileak, berotegi-efektua duten gasen, klimaren eta Nafarroako pinudietako ezaugarriak ikertuko ditu.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Natura Ingurunearen Zientzien Saileko Ekologia eta Ingurumena saileko ikertzailea da Yueh-Hsin Lo, eta Horizonte 2020 Europako Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzarkao Esparru Programako Marie Sklodowska-Curie Jardueren barruan aukeratu dute. Europa osoko proiektuak zorrotz ebaluatu ostean, Ikerketarako Agentzia Exekutiboak proiektu honi 170.000 euro ematea erabaki du.

Europako ikertzaileek giza-potentziala suspertzea litzateke Marie Sklodowska-Curie Jardueren helburua, kopuruz eta kalitatez suspertzea hain justu. Hori lortze aldera, ikerketa-karrera eredu erakargarria sortzen ari dira, Europako ikertzaileak Europan geratzeko eta munduko gainerako lekuetako ikertzailerik onenak Europara etor daitezen.

Proiektua NUPen bertan burutuko da. 2014an hasi zen NUPen ikertzen Yueh-Hsin Lo, hiru urtez Taiwaneko Unibertsitate Nazionalean aritu ostean. Oihanen kudeaketa iraunkorra eta prozesu ekologikoen inguruan aztertu du , 29 argitalpen baino gehiago egin ditu eta bi liburu argitaratu ditu.

Hemen duzue artikulu osoa: Yueh-Hsin Lo NUPeko ikertzaileak Marie Curie laguntza bat jaso du.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari