Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian NUPek eta Eusko Ikaskuntzak elkarlan akordioa sinatu dute

Dokumentuaren akzioak

NUPek eta Eusko Ikaskuntzak elkarlan akordioa sinatu dute

2007/03/13 - Unibertsitatea.net
Ikerketa, irakaskuntza eta kulturako proiektuetan egingo dute elkarlana. Era berean, lan egiteko alorren eremua zabaldu nahi dute.

Orain artean, Nafarroako Unibertsitatea Publikoak (NUP) eta Eusko Ikaskuntzak ikerketa zientifikoko lanak egin izan dituzte elkarrekin, kongresu edo jardunaldiak besteak beste. Baina lan hauek sekula ez ziren akordio tinko bat izatera iritsi.

Orain ordea, beraien helburuak hobeto betetzeko NUP-ek eta Eusko Ikaskuntzak akordioa sinatu dute, ikerketan, irakaskuntzan eta kulturaren hedapenean. Horrela, jarduera komunetan lerroak indartzeko. Beraien lanetan, ikerketa lan bateratuak egingo dituzte, hauen argitalpenak, trukea eta zabaltzea ere elkar lanean eginez. Bestelako jarduerak ere antolatuko dituzte, jardunaldi, mintegi edo ikastaroak. Azken hauek hitzarmen zehatzak izango dituzte.

Akordio honek bost urteko iraupena izango du eta bi aldeek espero dute, bost urte baino gehiagokoa izatea.