Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nola jaso zuten Darwinen ekarpenak euskal intelektualek?
Erabiltzailearen akzioak

Nola jaso zuten Darwinen ekarpenak euskal intelektualek?

2012/02/14 - Unibertsitatea.net
Gaur, Darwinen jaioteguna ospatzeko Bilboko Bidebarrieta liburutegian besteak beste, Kepa Altonagaren -EHUko zoologoa- hitzaldia "Darwin en Lotilandia" izango da. Altonagak kontatuko du XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako euskal intelektualek nola jaso zituzten naturalista ingelesaren ideiak.

Darwin 1809ko otsailaren 12an jaio zen. Bere jaiotzaren urteurrena ospatzeko Darwinen Eguna antolatu dute, Bilbon, UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrak, El Correo egunkariak eta Bilboko udalak.

Arratsaldeko 19:00etan, Bidebarrieta Liburutegian, hitzaldi bana emango dute Kepa Altonagak -Euskal Herriko Unibertsitateko zoologoa- eta José María Bermúdez de Castrok -paleontologoa, Atapuercako indusketen zuzendaritza kidea eta Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionaleko zuzendaria-.

Kepa Altonagaren hitzaldia "Darwin en Lotilandia" izango da. Eta, kontatuko du XIX. mende bukaerako eta XX.aren hasierako euskal intelektualek nola jaso zituzten naturalista ingelesaren ideiak.

Bermúdez de Castroren hitzaldia ""Evolución del género Homo" izango da. Eta, Homo generoaren -gizakion generoa- eboluzioaz mintzatuko da.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari