Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nazioarteko sari bat lortu du UPV/EHUk

Dokumentuaren akzioak

Nazioarteko sari bat lortu du UPV/EHUk

2015/11/02 - Unibertsitatea.net
EHUko tipografiaren diseinuak CLAP Diseinuaren, Brandingaren eta Komunikazioaren Nazioarteko Sarien 2015eko edizioko Lehenengo Saria lortu du.
Nazioarteko sari bat lortu du UPV/EHUk

UPV/EHUren argazkia

EHU tipografia UPV/EHUk finantzatutako ikerketa proiektu baten emaitza da, Diseinu Grafikoko eta Tipografiako "Letraz" ikertaldeak sortutakoa da. Ikerketa talde horretako kideak Eduardo Herrera Fernández eta Leire Fernández Iñurritegi irakasleak eta María Pérez Mena doktoregoko aurreko ikertzailea dira, denak Arte Ederren Fakultateko Marrazketa Saileko kideak. 

Proiektuaren helburua tipografia espezifikoa sortzea izan da, UPV/EHUren ikusizko nortasun korporatiboa idazketa bidez kudeatzeko programaren parte izan da. Transmititu nahi dituen nortasun printzipioak, jendaurrean hauteman, aurkeztu eta bereiz daitezen izan du oinarri EHU tipografia proiektuak eta unibertsitateko zeregin guztietara moldatzen da -barne agiriak, webguneak, seinaleak eta abar-. 

Izaera tipografiko bereko bertsio estilistiko bi egin dituzte, horien hasierako sortze lanetan Eduardo Txillidak formaren inguruan gauzatutako espekulazio estetikoak izan dira irizpideetako batzuk.

Irakurri hemen albistea osorik: Nazioarteko saria EHU letra tipografikoari.