Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Unibertsitateak obesitatea eta 2 motako diabetesa ekiditeko proiektu baterako boluntarioak behar ditu
Erabiltzailearen akzioak

Nafarroako Unibertsitateak obesitatea eta 2 motako diabetesa ekiditeko proiektu baterako boluntarioak behar ditu

2014/09/24 - Unibertsitatea.net
Gehiegizko pisua edo obesitatea duten 315 boluntario behar dituzte, 10-18 eta 25-70 urte artekoak.
Nafarroako Unibertsitateak obesitatea eta 2 motako diabetesa ekiditeko proiektu baterako boluntarioak behar ditu

Irudia: Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitateak obesitatea eta 2 motako diabetesa ekiditeko mundu mailako proiektu batean parte hartzeko boluntarioak behar ditu.

Guztira 315 dira behar dituen boluntarioak, alegia, beraien osasunaz arduratuta dauden eta gehiegizko pisua edo obesitatea duten 10-18 eta 25-70 urte bitarteko pertsonak.

Helburua 2 motako diabetesa eta obesitatea ekiditeko bizi patroi egokiena bilatzea izango da. Horretarako mundu mailan aldi berean egingo den ikerketa baten parte izango da Nafarroako Unibertsitateak gidatuko duena.

Interesa duenak 948.42.57.44 telefono zenbakira deitu dezake edo voluntariosnut@unav.es helbidera idatzi.

(Iturria: Nafarroako Unibertsitatea)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari