Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Unibertsitate Publikoak Campus Iberus izenekoaren aurkezpenean parte hartuko du gaur Madrilen
Erabiltzailearen akzioak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Campus Iberus izenekoaren aurkezpenean parte hartuko du gaur Madrilen

2010/10/19 - Unibertsitatea.net
Nazioarteko Bikaintasun Campuserako proiektu honetara Zaragozako, Errioxako eta Lleidako unibertsitateekin batera aurkeztu da NUP. Proiektua nazioarteko batzorde batek ebaluatuko du

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, Julio Lafuente jaunak, Campus Iberus izenekoaren aurkezpenean parte hartuko du bihar, asteartea, urriak 19, Madrilen. Nazioarteko Bikaintasun Campusaren 2010eko deialdira aurkezten den proiektua da, eta horretara Zaragozako, Errioxako eta Lleidako unibertsitateekin batera aurkeztu da NUP. Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluak (CSIC) duen ekitaldi aretoan egingo da ekitaldia, eta Lafuente jaunak ondoan izanen ditu, halaber, Manuel J. López errektorea (Zaragoza), Joan Viñas errektorea (Lleida) eta José Martínez de Pisón errektorea (Errioxa).

Ebro Ibarreko (Campus Iberus) Nazioarteko Bikaintasun Campusa izeneko proiektua joan den ekainean aurre-aukeratu zuten kalifikazio hau erdiesteko hautagai gisa, laugarren onena izan baitzen aurkeztu ziren 32ren artean. Proiektuak nazioarteko batzorde baten aurrean aurkeztuko dira, batzordeak ebaluatzeko. Espero da erabakia aste honetan berean emanen dela jakitera, ostegunean edo ostiralean. Ekitaldia zuzenean ikusi ahal izango da Interneten, helbide honetan: http://www.educacion.es/campus-excelencia/2010.html

Campusaren proposamenak duen ezaugarri berariazko bat da lankidetzarako borondatea izan dutela lau autonomia erkidegotan dauden unibertsitate horiek, zeinak jakintza-arlo guztiak baitauzkate. Guztira ia 73.000 lagun biltzen dituzte (9.000tik gora irakasle-ikertzaile, 3.000tik gora administrazio eta zerbitzuetako langile eta 61.000 ikasle).

Campusaren proposamena hiru espezializazio arloren inguruan egituratzen da: materialak eta teknologia bizitza kalitaterako (bi alderdi dituena: osasunerako teknologia, eta energia eta ingurumena); nekazaritzako elikagaiak eta nutrizioa; eta memoria, ondarea eta identitateak.

Azpiegitura, zerbitzu eta zentro komunak abian jartzen arituko dira elkarlanean campuseko hiru unibertsitateak. Zehazki, proiektuak aurreikusten du Nazioarteko Graduondoko Zentro bat sortzea, beste zentro bat Berrikuntzarako eta Enpresak sortzeko, Enpresekin ikerketak egiteko zentro mistoak, eta Nazioarteko Harrerarako zentro bat. Horiek guztiak lau unibertsitateek kudeatuko dituzte.

Gainera, Campus Iberus proposamenaren barnean akordio bat prestatzen ari dira Frantziako Tolosa eta Pabeko unibertsitateekin, mugaz gaindiko campus bat eraikitzeko.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari