Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Munduko Landareen IV. Azoka egingo da UPV/EHUren Arboretumean

Dokumentuaren akzioak

Munduko Landareen IV. Azoka egingo da UPV/EHUren Arboretumean

2018/09/25 - Unibertsitatea.net
Urriaren 6 eta 7an egingo da eta 5 kontinenteetako landareak ikusteko eta erosteko aukera egongo da.

Urriaren 6an eta 7an Munduko Landareen IV. Azoka egingo da UPV/EHUren Leioako campuseko Arboretumean.

5 kontinenteetako landareak ikusteko eta erosteko aukera egongo da, gehienak ezezagunak izan arren gure lorategi eta balkoietan erraz haztekoak: landare usaintsuak eta sendabelarrak, miniaturan egindako paisaiak eta egokitutako landareak (bonsaiak, landare zukutsuak...), kaktusak, teila gainean landatutako iratzeak, orkidea tropikalak, Hegoafrikako landare erraboildunak, landare haragijaleak...

Bertaratzeko autobus zerbitzua jarri dute Leioako eta Astrabuduko metro-geltokietatik (10:00-18:00). Euro bateko kostua du sarrerak (12 urtetik beherakoek doan).