Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mugikorrak kablerik gabe kargatzeko prototipoa prest
Erabiltzailearen akzioak

Mugikorrak kablerik gabe kargatzeko prototipoa prest

2016/06/08 - Unibertsitatea.net
Treelogic eta Zitek sariak eskuratu dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko bi ikaslek "Uhinak" prototipoari esker.
Mugikorrak kablerik gabe kargatzeko prototipoa prest

Ángel Armando García eta Anita Inchauspe "Treelogic" saria hartzen. ARGAZKIA: UPV/EHU

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Angel Armando Garcia eta Anita Inchauspe sarituak izan dira "Uhinak" proiektuari esker; hain zuzen, kontsumo urriko gailuetarako hari gabeko elikatze sistema bat proposatu dute. Era horretan, berandu baino lehen, mugikorrak kablerik gabe kargatu ahalko ditugu. 

Prototipo horrekin bi sari lortu dituzte: alde batetik, Asturiasko X. Treelogic edizioaren lehenengo saria, eta, bestetik, Bizkaiko Think Big 2016 lehiaketako bigarren saria.

Honela mintzo da Angel Armando Garcia sortu duten gailuaz: "Uhinak proiektuak hari gabeko energia irtenbidea proposatzen du kontsumo urriko –hau da, 5 voltetik beherako– gailuetarako, eta informazio teknologiak integratuak dituzten sakelako telefonoetan nahiz erloju berrietan erabili ahal izango da".

Hona bideoan gailuaren nondik norakoak:

Aurrerantzean, sarien bidez lortutako diruarekin, martxan jarriko dute García amaitzen ari den gradu amaierako lanean oinarrituriko enpresa proiektua.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari