Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Komunikaldiak" martxoaren 4an ospatuko dira HUHEZIn
Erabiltzailearen akzioak

"Komunikaldiak" martxoaren 4an ospatuko dira HUHEZIn

2009/02/27 - Unibertsitatea.net

Komunikaldiak HUHEZIn antolatzen diren jardunaldiak dira eta aurtengo gaia Gure zinema gaur da.

Martxoaren 4an egingo da eta hauxe da egitaraua:

09.00- Aurkezpena.

09:15- Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko errektorea.

09:30- Mahai-ingurua: Fikziozko zinemaren egungo panorama. Parte-hartzaileak:

    • Jabi Elortegi ("Zorion perfektua" filmaren zuzendaria).
    • Jon Garaño ("Axun eta Maite" filmaren zuzendaria, Jesus Mari Goenagarekin batera).
    • Aizpea Goenaga ("Sukalde-kontuak" filmaren zuzendaria).
      • Moderatzailea: Aitor Arregi, "Lucio" dokumentalaren zuzendaria eta Huheziko irakaslea.
11:00- Kafea.

11:15- Hitzaldi-elkarrizketa. Juanba Berasategi ("Barriola, San Adriango azeria" marrazki bizidunetako filmaren egilea). Gidaria: Andres Gostin, Huheziko irakaslea.

13:15- Bazkaria.
15:00-
Mahai-ingurua: Euskarazko film luzeak ekoizteko eta banatzeko zailtasunak. Parte-hartzaileak:
    • Jose Antonio Fernandez (Barton Films banaketa etxeko zuzendaria).
    • Iñaki Gomez (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria).
    • Joxe Portela (Ibaia, Ikus-entzunezko Ekoiztetxe Independenteen Elkarteko lehendakaria).
    • Moderatzailea: Eneko Olasagasti, zinema zuzendaria, gidoigilea eta Huheziko irakaslea.

 

 

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari