Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko bekak
Erabiltzailearen akzioak

Itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko bekak

2011/11/11 - Unibertsitatea.net
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Pasaiako ItsasMendikoin, Bermeoko ItsasMendikoin eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxeen ikasleentzako bekak zabaldu ditu.

Gaurko Agintzaritzaren Aldizkarian iragarri denez, arrantzarekin zerikusia duten sektoreetako langileen eta ikasleen prestakuntza laguntzeko asmoz, 2011-2012 ikasturtean Pasaia eta Bermeoko ItsasMendikoin eta Ondarroako Antiguako Ama ikastetxeetan, itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiten ari diren ikasleentzako laguntzak zabaldu dituzte.

Jaurlaritzak, gehienez 139.000 € izendatu ditu bekak finantzatzeko. Beken zenbatekoa 150,25 € eta 2.404,05 € artekoa izango da eta bekadun bakoitzari esleitutako puntuen arabera banatuko zaio zenbatekoa.

Ikasleek, azaroaren 12tik azaroaren 26ra tartea izango dute eskaerak bideratzeko, ikastetxeetako idazkaritzen bidez.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari