Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bihar da #txiotesia2: ikertzaile euskaldunen lanak gizarteratzeko lehiaketa
Erabiltzailearen akzioak

Bihar da #txiotesia2: ikertzaile euskaldunen lanak gizarteratzeko lehiaketa

2014/11/17 - Unibertsitatea.net
"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 2. edizioan 840 karakteretara laburtu behar dute ikertzaileek urteetako lana. 09.00-21.00 bitartean ospatuko da eta #txiotesia2 traolarekin jarraitzeko aukera egongo da.

Bihar da eguna! Bihar ospatuko da #txiotesia2 lehiaketa: "Txiokatu zure tesia 6 mezutan".

Parte hartu nahi duzuenok dagoeneko urteetako lana 6 mezutara laburtzeko estrategia pentsatuta izango duzue. Zuen lanaren pintzelada bat jaso nahi dugunok berriz, #txiotesia2 traola jarraituko dugu.

Lan interesgarriak ezagutzeko aukera izango dugu bihar eta guztiak epaimahaiak baloratu ahal izateko, irakurri berriz parte hartzeko oinarriak:

  • gogoratu aurtengo traola #txiotesia2 dela,
  • ez ahaztu txioak zenbatzeaz,
  • euskara hutsean parte hartu behar dela gogoratu,
  • ...
Epaimahaiak arauak bete dituztenen lana soilik hartuko du kontutan! Ez dakigu zenbatek parte hartuko duzuen baina epaimahaiari lana ematea da gure helburua :P.


Animo guztioi eta bihar arte!

Oharra: Sarituak azaroaren 26ko Sari Banaketa Ekitaldian jakinaraziko ditugu. Donostian izango da, Koldo Mitxelena Kulturunean, eguerdiko 12etan. Hurreratzeko asmoa baduzu idatzi ataria@ueu.eus helbidera edo jakinarazi @Uninet_ataria kontuan.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari