Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian #ikergazte2017 kongresuko matrikula ordaintzeko diru laguntzak

Dokumentuaren akzioak

#ikergazte2017 kongresuko matrikula ordaintzeko diru laguntzak

2017/02/16 - unibertsitatea.net
Matrikula ordaintzeko Ikerketa taldearen babesa ez dutenek, 200km baino gehiagoko bidaia egin behar dutenek edota Unibertsitateko gradua edo masterra egiten ari direnek eskatu ahal izango dute

Maiatzaren 10, 11 eta 12an Iruñean izango den IkeGazte kongresuko matrikula ordaintzen laguntzeko, diru-laguntzak izango dira. Hurrengo egoeretako batean daudenek eskatu ahal izango dituzte laguntzak:

  • Matrikula ordaintzeko Ikerketa Talde baten babesa ez dutenek
  • 200 km baino gehiago desplazatu dutenek IkerGaztera joateko
  • Unibertsitateko Gradua edo Masterra egiten ari direnek

Eskaerak a.latatu@ueu.eus helbidera bideratu behar dira.

Matrikularen barruan sartzen dira aukeratutako tailer eta mintegietan, parte hartzea, 3 eguneko kafeak, 2 egunetako luntxak, osteguneko afaria, saio osagarrietan parte hartzea, loa eta gosaria 50 plaza bete arte Katedral aterpetxean (beste hotel batzuetarako prezio bereziak lotzea da asmoa) eta UEUko bazkide ez direnentzat, UEUkide abantailak 2017an zehar.

Gogoratu artikuluak bidaltzeko epea otsailaren 28an amaituko dela. Izen ematea, berriz, martxoaren 1ean hasiko da.

Etiketak: ikergazte