Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Andres Urdaneta itsas gizonaren V. mendeurrena ospatzeko solasaldi-zikloa

Dokumentuaren akzioak

Andres Urdaneta itsas gizonaren V. mendeurrena ospatzeko solasaldi-zikloa

2008/01/10 - Unibertsitatea.net
Urdanetaren aurkikuntzak munduko merkataritzako ibilbide garrantzitsuenetako bat ireki zuen, Ozeano Bareko mendebaldeko herrialdeak eta Asia, Amerikarekin lotzen zuena.
Ordiziako Udalak, Andres Urdanetaren jaiotzaren 500. urteurrena ospatzeko solasaldi-zikloa antolatu du.

Andres Urdaneta itsas-gizona, astronomoa eta humanista izateaz gain, “itzulerako bidea” deitu izan den aurkikuntzaren protagonista izan zen,  Filipinetatik Ameriketara itzultzeko ibilbidea Itsaso Barea zeharkatuz egitea hain zuzen.

Hitzaldien egitaraua:
    • Urtarrilak 17 (osteguna), "Uraz handiko zurrumurruak. Euskaldunak eta Ameriketarako emigrazioa, historia ezezagun bat". Hizlaria, Oscar Alvarez Gila (UPV/EHUko Ameriketako Historiaren irakasle titularra).
    • Otsailak 21 (osteguna): "Urdaneta, XVI. mendeko euskal itsas zabalkundearen adibide". Hizlaria, Xabier Aierdi Lonbide (Historiagilea).
    • Martxoak 13 (osteguna): "La construcción naval en Guipúzcoa. Siglo XVI". Hizlaria Lourdes Odriozola (Historian doktorea).
    • Maiatzak 15 (osteguna), "Urdaneta y los pioneros vascos en Filipinas: su contribución a la formación de la nación filipina". Hizlaria, Marciano de Borja Ramos (Lehen Idazkaria eta kontsula, Filipinetako Enbaxada).

Hitzaldiak, Ordiziako Barrena Kultur Etxean izango dira arratsaldeko 19.00etan.