Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aurpegiko keinuen indarra agerian utzi du Universidad de Navarrak kaleratu duen bideo batek
Erabiltzailearen akzioak

Aurpegiko keinuen indarra agerian utzi du Universidad de Navarrak kaleratu duen bideo batek

2013/09/20 - Unibertsitatea.net
Ikerketak gizonezkoek eta emakumezkoek besteen tristura edo mina desberdin bizi dutela erakutsi du.

Besteak ulertzeko eta besteen emozio berberak sentitzeko giza-gaitasuna deskribatzen duen bideoa kaleratu du Universidad de Navarrak.

Lanak aurpegiko keinuen indarra azpimarratzen du eta erakutsi du besteen tristurak edo min fisikoak gure burmuineko enpatia neurtzeko balio duela.

Honela, gizonezkoek eta emakumezkoek besteen tristura edo mina desberdin bizi dutela utzi du agerian. Bai emakumezkoetan eta bai gizonezkoetan ezker hemisferioko guneak aktibatzen dira aurpegi alaien aurrean. Baina tristura edo mina adierazten duten aurpegien aurrean emakumeek intentsitate handiagoarekin erantzuten dute.

Ikerketaren gainerako ondorioak Universidad de Navarraren webgunean aurkituko dituzu eta hemen duzu kaleratu duten bideoa.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari